Sanikolasak

Sanikolasak zenbakitan

Karkara 2015ko abe. 6a, 12:43

2015ko abe. 9a, 12:58

65 haur jaio dira aurten, oraingoz, Orion. Asteartean, festen azken egunean, atsolarrera joan ziren jaioberri asko, gurasoekin batera. Argazkia atera zuten bertaratutako guztiek.

2015ko abe. 9a, 12:19

Dardo txapelketako emaitzak:

Astelehenean bakarkakoa egin zen:
1 Jon Amenabar
2 Ion Ander Zaldua
3 Ignacio Zzkonobieta
4 Iker Uranga

Asteartan bikoteka joaktu zuten:
1 Ikutza - Txemai
2 Miriam - Garru
3 Malviz - Asier
4 Oto - Txutxi

2015ko abe. 9a, 09:28

Bi egun izan ditu aurten 3x3 txapelketak. Guztira 100 taldek baino gehiagok eta 477 jokalarik hartu dute parte.

2015ko abe. 9a, 08:31

Xake Txapelketa jokatu zen sanikolasetan, abenduaren 7an, astelehenarekin. Hauek dira emaitzak:

Infantil mailan –12-13 urte–
Irabazlea: Ivan Gomez, Beraun Bera xake kluba. Errenteriakoa.
Bigarrena: Julen Bengoetxea, Zarautzeko xake kluba. Zarauztarra.

Kimu mailan –10-11 urte–
Irabazlea: Aimar Alvarez, Villabonako xake kluba. Tolosarra.
Bigarrena: Iñaki Alcibar, Zarautzeko xake kluba. Zarauztarra.

Benjamin mailan –9 urte arte–
Irabazlea: Aitor Alcibar, Zarautzeko xake kluba. Zarauztarra.
Bigarrena: Manex Guenetxea, Orioko ikastolatik. Oriotarra.

Guztira, 35 parte hartzaile egon ziren maila guztiak batuta.

2015ko abe. 7a, 13:36

300-400 lagun inguru bildu ziren atzo gaueko bertso saioan. Entretenitua izan zela aitortu dute bertaratutakoek.

2015ko abe. 7a, 12:00

Aritz Lertxundi eta Asier Lizarralde izan ziren atzoko, San Nikolas eguneko, frontenis txapelketako irabazleak. Sei bikotek eman zuten izena eta berak izan ziren seiretan onenak.

2015ko abe. 6a, 21:10

Harribilek antolatutako Dantzari Txikien Txapelketan giro ederra izan da. Txapela Saioa Larrañagak eta Julen Murgiondok osatutako bikoteak irabazi du.

2015ko abe. 6a, 12:47

Eskulanetan aritu dira herriko haur eta gurasoak, elkarrekin. Goizeko 10:30ean bildu dira kultur etxeko aretoan eta musika tresnen tailerra egin dute, astearteko kalejirari begira. Asteartean ere ordu berean eta toki berean elkartuko dira, kalejirarako mozorroak prestatzeko.