Sanikolasak

Dardoetan Michael izan da garaile

Karkara 2016ko abe. 9a, 06:40

Argazkia: Joseba Unanue

Abenduaren 8an, Sanikolas hirugarrenean, egindako Gaztetxoen Dardo Txapelketa irabazi du Michaelek.

Michael, Lur eta Dylan. Horiek osatu dute Conection Dards-ek antolatutako sanikolas festetako Gaztetxoen Dardo Txapelketako podiuma. Haurren egunean izan da txapelketa, goizeko 12:30ean. Hirurek sariak jaso dituzte.