Sanikolasak

Samuel Lazkano eta Borja San Sebastian dardotan txapeldun

Karkara 2016ko abe. 9a, 14:04

Abenduaren 8an jokatu zen Helduen Dardo Txapelketa. Samuel Lazkanok eta Borja San Sebastianek osatutako bikoteak irabazi zuen.

Estropalari kalean jokatu zuten dardo txapelketa, helduena nola gaztetxoena. Gazteek banaka jokatu zuten; helduek, ordea, binaka. Bikoteak zozketa bidez egin ziren eta Samuel Lazkanok eta Borja San Sebastianek osatutako bikotea izan zen irabazlea.

Bigarren postuan Cid eta Morta sailkatu ziren; hirugarrenean, Amenabar eta Alkorta; eta, laugarrenean, Sonia eta Ales.