Gabonak 2016

Ostegunean izango da errege-kabalgatako izen ematea

Karkara 2016ko abe. 21a, 15:48

Ostegunean, abenduaren 22an, erregeen kabalgatarako izen-ematea izango da Ikastolako pergolan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Urtero bezala, aurten ere erregeen kabalgata antolatu du Talai Mendi elkarteak. Urtarrilaren 5ean izango da, ostegunarekin, 18:00etatik aurrera. 

Kabalgatan parte hartu nahi dutenak horretarako aukera izango du, baina, aurrez, izena eman beharko da. Izen ematea ostegunean izango da, hilak 22, arratsaldeko 19:00etan Ikastolako pergolan.