Gabonak 2016

Karela haur parkea izango da egun batez

Karkara 2016ko abe. 26a, 09:15

Abenduaren 28an Gabonetako haur parkea jarriko dute Karelan, goizez eta arratsaldez.

Karela kiroldegia haur parke bilakatuko da egun batez. Abenduaren 28an izango da hori, datorren ostegunean hain juxtu.

Goizeko 11:00etan zabalduko ditu ateak haur parkeak eta eguerdian, 13:30ean itxi egingo da, 16:30ak arte. Arratsaldean berriro zabalduko dute iluntzeko 19:00ak arte.

Ordutegia
11:00 - 13:30 
16:30 - 19:30