Martxa onean doa Udaltzaingoaren bulego berria

Andrea Zipitria 2023ko ots. 15a, 09:13

Laster Udaltzaingoaren bulegoa Eusko Gudari kaleko 54. zenbakira lekualdatuko da. Dagoeneko fatxada ari dira egokitzen.

Aurrera eta martxa onean doaz Orioko udaltzaingoaren bulego berria eraikitzeko lanak. Izan ere, azken erremateen faltan, fatxada ari dira egokitzen.

Herriko Plazan, Udaletxearen eraikinaren kanpoaldean, dagoen Udaltzaingoaren bulegoa Eusko Gudari kaleko 54. zenbakira lekualdatuko du Udalak. Aldaketaren helburua herritarrei zerbitzu hobea eskaintzea da. Horregatik, egoitza berria handiagoa izango da, eta Udaltzaingoak ematen dituen zerbitzuetara egokitutako azpiegitura izango du: besteak beste, harrera gune handiagoa, bilerak egiteko gelak eta udaltzainburuaren bulegoa edukiko ditu lokal berriak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!