Kanpinean eguzki plakak jarri ditu udalak

Andrea Zipitria 2023ko ots. 27a, 12:11

Instalazioak 49.440 kilowatio energia ekoitziko du urtean, eta horren bidez, kanpina, Zaragueta eskola eta hondartzako kabinak hornituko dira. Leycolan enpresak egin ditu lanak, eta instalakuntzak 51.000 euroko kostua izan du.

Kanpineko eraikinaren teilatuan eguzki plakak jarri ditu Orioko Udalak; aurretik ura berotzeko eguzki plaka termikoak instalatu zituen, eta bigarren instalakuntza honekin, jasangarritasun energetikoaren alorrean "urrats garrantzitsua" eman dela azaldu du udalak. 

Sistema horrek, energia elektrikoan birmoldatzen du eguzki energia. Kalkulatu dute urtean 49.440 kilowatio sor dezaketela, eta horren bidez, kanpina, Zaragueta eskola eta hondartzako kabinak hornituko dira.

Instalakuntzak 51.000 euroko kostua izan du eta Leycolan enpresak burutu ditu lanak, Nafakoop Energiaren zuzendaritzapean. Inbertsioa Udaleko energia planaren baitan kokatzen da, eta datozen hiletan eta urteetan jarraipena izango du.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!