Aita Lertxundi kalean asfaltatze lanak egingo ditu gaur gauean, aldundiak

Andrea Zipitria 2023ko mai. 30a, 15:00

Gaur, 21:00etatik 06:00etara bitartean egingo dituzte asfaltatze lanak. Bien bitartean, trafikoa txandaka bideratuko dute.

Orioko Udalak jakinarazi duenez gaur gauen asfaltatze-lanak egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak herrian. Hain zuzen ere, Aita Lertxundi kalearen zati bat asfaltatuko dute. Lan guztiak gauez egingo dira, trafikoan ahalik eta eragin gutxiena izan dezaten. Hala, 21:00etatik 06:00etara jardungo dira langileak. Bitarte horretan errepidea ez da erabat itxiko; trafikoa txandaka bideratuko dute.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!