AP-8 Bilborako norabidean errepideko trafikoa pasabidetik desbideratuko da asteburuan

Andrea Zipitria 2023ko eka. 16a, 10:30

34. eta 35. kilometroen tarteko eremua. (Google Maps)

Orioko lotunearen (Bilborako norabidean) ondorengo bihurguneen segurtasuna hobetzeko obren baitan, gaur 22:00etatik igandeko 22:00etara, Bilboko noranzkoan doan errepidea itxi egingo du aldundiak. Hori dela eta, trafikoa Behobia norabideko galtzadan prestatutako pasabidetik desbideratuko da. 

Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, AP-8 errepidea itxita egongo da asteburu honetan Orio eta Zarautz artean, 34 eta 35 kilometro artean, Bilboko noranzkoan. Orioko lotunearen ondorengo bihurguneen segurtasuna hobetzeko lanak direla eta itxiko dute. Hori dela eta, gaur gaueko 22:00etatik igandeko 22:00etara, trafikoa Behobia norabideko galtzadan prestatutako pasabidetik desbideratuko da.

Orioko irteera irekita egongo da.

Obrak

34 eta 35 kilometro artean, maniobra "arriskutsuak" izaten direla azaldu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Izan ere, "gidari batzuk hirugarren erreia ia amaitu arte ez dute alboko erreira aldaketa egiten eta, batzuetan, ezusteko maniobrak egiten dituzte bihurgune betean eta abiadura handian". Egoera horiek ekidin nahi dituzte, eta horregatik jarri dute martxan obra.  Hirugarren erreiaren amaiera 750 metrotan aurreratzea aurreikusten da, bihurguneen erradioak handituko dira eta trazadura leunduko da. Zorua ere berritu egingo da.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!