San Pedro jaiak

Gustura ibili dira haurrak apar festan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko eka. 29a, 12:06

Aparrak zuriz jantzi ditu bazterrak eta gustura ibili dira haurrak apar artean jolasean.

Gaur San Pedro Eguna da, eta goiz partean apar festa egin dute Orion. 11:00ak jo dituztenerako, haurrak aparra botatzen duen kanoia piztu zain zeuden, eta gozatu ederra hartu dute apar artean jolasean. Hala, zuriz jantzi da Ikastolako DBHko eraikineko jolastokia, irudi bereziak utziz.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!