Hondartzako komun autogarbitzailea abuztuaren hasieran izango da erabilgarri

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko uzt. 28a, 10:30

Antilla hondartzako komun auto-garbitzailea. (Orioko Udala)

Hasiera batean, lanak sei astetan bukatzea aurreikusten zuten, baina hornidura arazoak izan dituzte, eta atzeratu egin da irekiera.

Orioko Antilla hondartzan, ahateen gunearen ondoan, komun autogarbitzaile bat jartzeko lanak abiatu zituen maiatzean Orioko Udalak. Lanek sei asteko iraupena izatea aurreikusten zuten, baina jakinarazi dute hornidura arazoak izan direla eta komunaren irekiera atzeratu egin dela. Hala, obraren zatirik handiena bukatu badute ere, abuztuaren hasieran jarriko dute martxan komuna.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!