Badu sariduna arrauneko galdera-erantzunen jokoak

Erredakzioa 2023ko uzt. 29a, 08:00

Gizonezkoen trainerua. (Aitor Arrizabalaga)

Traineru denboraldiari lotuta, Karkarak galdera-erantzunen jokoa izan du martxan azken egunetan. Parte hartze epea amaituta, guztira 125 herritarrek jokatu dute, eta 21 lagunek asmatu dituzte hamahiru erantzunak. Horien artean zozketa egin, eta Arkaitz Urienek eskuratuko du saria. 

Karkara.eus atariaren arraunari buruzko galdera-erantzunen jokoak badu sariduna: Arkaitz Urien. Berak jasoko ditu Orio Arraunketa Elkartearen materiala eta Errigorako produktuak.

Hamahiru galdera erantzun behar zituzten erabiltzaileek: 125 lagunek hartu dute parte, eta horietatik 21 izan dira erantzun guztiak zuzen eman dituztenak. Zozketa eginda suertatu da saridun Lizarralde.

Lehiaketako erantzun zuzenak hemen daude ikusgai.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!