San Martin bidea itxita egongo da gaur

Aitziber Arzallus 2023ko ira. 5a, 11:43

San Martin bidea.

Bertako bizilagunek aukera izango dute bidea erabiltzeko, baina erabilera ahal bezainbeste murrizteko eskatzen die udalak, eta ahal dela, lanorduetan ez pasatzeko.

San Martin bidea ibilgailuentzat erabat itxita egongo da gaur, errepidea asfaltatzen ari direlako. Bertako bizilagunek bakarrik izango dute bidea erabiltzeko aukera, baina haiei ere erabilera ahal eta gehien murrizteko eskatu die udalak, eta ahal dela, lanorduetan ez pasatzeko.

Udalak maiatzean hasi zituen San Martin ermitarako bidea egokitzeko obrak, eta lehen fase honetan, kanalizazio lanak egin dira Lizargatetik Aldape-Arteta baserrira bitarteko zatian. Fase honetako lanak bukatzeko, errepidea asfaltatzen ari dira egunotan, eta horregatik egongo da bidea itxita. Bihartik aurrera, falta diren lanekin jarraituko dute, hesiak jartzen, errepideko seinaleak margotzen eta abar, baina errepidea zabalik dela.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!