Antxiola eta Iturbide kaleen bidegurutzean lanak abiatuko dituzte aste honetan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko ira. 26a, 13:17

Antxiola eta Iturbide kaleen bidegurutzea. (Orioko Udala)

Brigada lanean ari den bitartean, autoentzako pasabidea moztuta egongo dela jakinarazi du Orioko Udalak.

 

Antxiola eta Iturbide kaleen artean dagoen Coviran saltokiaren inguruan konponketa lanak egingo dituzte datozen egunetan udal-brigadako langileek: lurreko galtzada-harrien arteko junturak berritu, argi berri bat jarri, kaleko urak biltzeko sareta bat tokiz aldatu eta zenbait pibote berritu.

Gaurtik ostiralera bitartean 08:00etatik 14:00ak arte arituko dira lanean, eta udalak jakinarazi du denbora tarte horretan moztu egingo dutela pasabidea autoentzat. Horrez gain, juntura berriak lehortzeko, 24 orduz itxiko da pasabidea asteko egun batean. Hesi bat jarriko dute langileek, herritarrek horren berri jakiteko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!