San Nikolas jaiak 2023

Kirolez blai agurtuko dituzte sanikolasak gaur

Onintza Lete Arrieta 2023ko abe. 8a, 09:51

Artxiboko irudian Joseba Ostolazaren eskolakoak, erakustaldia egiten.

Gaur, San Nikolas hirugarrena, amaituko dira jaiak Orion, eta festarako gogoz denak egitarau oparoa du iluntzera arte. Saio asko, hori bai, kirolari lotutakoak izango dira gaurkoan.

Oriotarrek gaur esango diete agur sanikolasei, San Nikolas hirugarrenarekin. Goizetik iluntzera ez da aspertzeko aukerarik egongo, batez ere arratsalde partean, eta kirolak hartuko du protagonismo nagusia ekitaldi askotan.

Batetik, saskibaloi festarekin hasiko da gaurko egitaraua. Orioko Herri Ikastolak eta Zastek antolatu dute, eta 10:00etan hasiko da kiroldegian. Dardo txapelketa egongo da eguerdian, haurrentzat –10 urtetik beherakoentzat– Bikamiotan, eta arratsaldean ere gazteentzat herri kirol saioa izango da plazan 16:30ean, Joseba Ostolaza eskolako kirolariekin eta Zaragueta Herri Eskolako gurasoekin.

Helduen dardo txapelketa eta herri kirol gehiago ere egongo da, Joseba Ostolaza eskolako ikasleen herri kirol erakustaldia izango baita plazan, 17:30ean. Oriotarrak kanpotarren kontra ariko dira aizkoran, harrijasotzen, trontzan eta txingetan. Oriotarrak Iñigo Landa, Gorka Etxeberria, Aimar Galarraga, Aroa Sanchez, Udane Ostolaza, Elene Ostolaza, Garazi Ansa eta Xiker Larrea izango dira. Kanpotarrak, berriz, Jon Goenatxo, Xabier Guzta, Imanol Lartain, Ane Zinkunegi, Olaia Esnaola, Josu Urbieta, Gari Garmendia, Estefania Etxebeste eta Asier Altuna.

Kirola ez den ekitaldirik ere izango da, ordea. Ondorengo egitarauan daude horiek denak zehaztuta:

San Nikolas hirugarrena

 
  • 10:00. Ikastolak eta Zastek antolatutako saskibaloi festa solidarioa, kiroldegian.
  • 12:00. 10 urtez azpikoen Dardo Txapelketa, Bikamiotan.
  • Goizean zehar. Gure Boza otxotea.
  • 12:00. Escamot catala-ren emanaldia kalez kale, Talai Mendiko dantzariekin. Ibilbidea: Ibai Ondo, Aritzaga, Herriko Plaza.
  • 16:30. Haur eta gazteentzat herri kirolak plazan, Joseba Ostolaza eskolako kirolariekin eta Zaragueta Herri Eskolako gurasoekin.
  • 17:00. Helduen Dardo Txapelketa Bikamiotan.
  • 17:30. Pello eta Nikolasa erraldoiak, buruhandiak eta Danbolin musika eskolako txistu taldea.
  • 17:30. Joseba Ostolaza eskolako ikasleen herri kirol erakustaldia plazan. Oriotarrak kanpotarren kontra aizkoran, harrijasotzen, trontzan eta txingetan.
  • 18:00. Herriko txaranga kalez kale. Ibilbidea: Herriko Plaza, Eusko Gudari, Arrantzale, Herriko Plaza, Aritzaga, Ibai Ondo, Aita Lertxundi, Herriko Plaza.
  • 18:30. Talo tailerra haurrentzat eta taloak, plazan, Zaragueta Herriko Eskolak antolatuta. Taloa 2,5 eurotan salgai.
  • 19:15. Gipuzkoako Lokotx Bilketa Txapelketa, moilako errepidean.
  • 19:30. Kontzertua: UT! Euskal kantu mitikoen bertsioak eskainiko dituzte: Errobi, Itoitz, Benito Lertxundi, Ruper Ordorika, Niko Etxart, Hertzainak eta abar.
  • 23:00. Zilibito Records taldearen kontzertua.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!