Herritarren doinuak

Bost kantu kutunak: Aizpea Esnaola, Mirian Garcia eta Leire Iturralde

Erredakzioa 2024ko urt. 10a, 09:48

Gabonetako oporraldiaren bueltan herritarren doinu kutunen atala jarri du martxan Karkarak, eta oraingo honetan, Saregileko Emakumeen Etxeko dinamizatzaile Aizpea Esnaola, Miriam Garcia eta Leire Iturraldek hainbat abesti proposatu dituzte.

  • DEA-8D (Pinpilipussies)

Gure bost abesti kuttunen sarrera moduan honako kantu hau proposatu dugu, motza izan arren energia asko transmititzen digu eta hasiera moduan kanta ideala iruditzen zitzaigun, beste laurak energiarekin hasteko ere. 

  • Lisístrata (Gata Cattana)

Abeslari hau erreferente handia izan da eta da rap feministan. Egun ere bere letrak inpaktu handia dute gizartean. Xaltxeren ibilbidean ere oso presente zegoen kanta hau. 

 

  • Efemerideak (J.Martina)

Dantzagarria den kanta da hau, parrandan jarri ezkero guztia abesteko gaitasuna dugu. Rollo ona transmititzen duen kanta da, orain pil-pilean dagoen musika estiloa bai da hau.

 

  • Amaitu baino lehen (Eire)

Orioko gaztetxean eman zuten azken kontzertutik egunerokoan akonpainatu digu talde honek. Hasi berriak diren arren, asko iraungo dutela espero dugu.

  • I Follow River (Lykke Li eta The Magician)

Rollo ona transmititzen duen kanta da hau, edozein momentutan umore ona transmititzen digu eta behin eta berriz entzunda ere, ez digu aspertzen.