Zebrabideetako koska txikiak konpontzen ari da udala

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2024ko urt. 11a, 15:13

Udaleko langileak Arrantzale kaleko zebrabideetako koskak konpontzen. (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

Hainbat herritarren eskaerari erantzunez ari dira lanak egiten, gurpildun-aulkiekin edo haur kotxearekin koska horietan estropezu egin eta erortzeko arriskua dagoelako.

Egunotan Orioko Udaleko brigadako langileak Arrantzale kaleko zebrabideetako koskatxoak konpontzen ari dira. Bulego teknikotik jakinarazi dutenez, udalaren helburua da zebrabide guztiak espaloiaren alturakoak izatea epe luzera, irisgarritasuna bermatzeko. Pixkanaka ari dira horiek egokitzen, baina "luze" joko duenez, bien bitartean errepidearen altueran dauden zebrabideetako koskak leunduko dituzte. Hainbat herritarren eskaerari erantzunez ari dira lanak egiten,  gurpildun-aulkiekin edo haur kotxearekin pasatzerakoan koska horietan estropezu egin eta erortzeko arrisku dagoelako.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!