Txurrukako Konbibentzietan izena emateko epea ireki du Txurrumuskik

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko urt. 20a, 16:18

Pasa den urtean ere egin zituzten Txurruka aterpetxean egonaldiak. (Txurrumuski)

Txurruka aterpetxeko egonaldia martxoaren 8tik 10era antolatu du Txurrumuskik, LH 3tik 6ra bitarteko haurrei zuzendua.

"Badatoz Txurrukako Konbibentziak! Txurrumuskiko begirale eta lagunekin asteburu zoragarri bat izan nahi duzu?" deia egin du Txurrumuski Aisialdi Taldeak bere sare sozialen bidez. Izan ere, urtero bezala, Txurruka aterpetxean egonaldia antolatu dute. Martxoaren 8tik 10era izango da, eta LH3tik LH6rako bitarteko haurrek izango dute horietan parte hartzeko aukera. Txurrumuskiko kideek azaldu dutenez, hiru egun horietan hainbat jarduera eta jolas egingo dituzte haurrek asteburu ederra igaro dezaten.
 
Epeei dagokienez, izena emateko epea atzo ireki zuen Txurrumuskik eta otsailaren 5ean itxiko dute. Horretarako, internet bidez eskuragarri jarri duten galdetegia bete behar da. Izen-ematea banaka, bikoteka edo hirukoteka egin daiteke, eta behin bakarrik apuntatu daiteke. Egonaldietan eskaintzen den toki kopurua baino izen-emate gehiago jasotzen badituzte, berriz, otsailaren 6an egingo dute zozketa, eta tokia dutenei mezu bidez jakinaraziko zaie zein urrats jarraitu behar dituzten hortik aurrera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!