Libe Arruabarrena eskubaloi jokalariak txapelketa jokatuko du asteburuan Errumanian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2024ko mar. 1a, 09:13
Libe Arruabarrena Guerreras Jubeniles taldearekin. (Guerreras Jubeniles)

Espainiako Guerreras Jubeniles selekzioarekin arituko da Arruabarrena Carpati txapelketan, eta Errumania, Polonia eta Hungaria izango ditu aurkari.

Gaur hasiko da Errumanian Carpati nazioarteko torneoa, eta Orio Eragin taldeko Libe Arruabarrena eskubaloi jokalari oriotarra bertan izango da Espainiako Guerreras Juveniles taldearekin. Errumania, Polonia eta Hungaria izango ditu aurkari Espainiako selekzioak Bukaresten. Hala, lehen partida etxekoen aurka jokatuko du gaur Arruabarrenaren taldeak, 15:00etan hasita. Larunbatean Hungaria izango dute aurkari 17:00etan abiatuko den norgehiagokan, eta igandean, berriz Poloniako selekzioa izango dute aurrez aurre, 11:00etatik aurrera.

Orio Eragin taldeak animoak bidali dizkio taldeko jokalariari eta zorterik onena opari dio txapelketan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!