Euskal Herriko ligako pala motzeko finala jokatuko du Aritz Lertxundik gaur

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2024ko mar. 9a, 11:30
Pala motzeko partida. (Beñat Totorika)

Finala gaur izango da Gasteizko Adurtzan pilotalekuan, 16:15ean hasita,  eta Lertxundik eta Argotek Eyheramendy-Pichel bikotea izango dute aurkari.

Orioko Ospele pilota elkarteko kide Aritz Lertxundi pilotariak Oiartzungo Txost pilota kluba ordezkatuz dihardu denboraldi honetan, eta pala motzean Euskal Herriko ligako finalerako sailkatzea lortu du Argote lagun duela. Finala gaur arratsaldean izango da Gasteizko Adurtzan pilotalekuan. 16:15ean hasiko da jaialdia eta 3. partidua izango da. Errenteriko EPLE klubeko Eyheramendy-Pichel bikotea izango dute aurkari.

Lertxundik eta Argotek datorren denboraldian ohorezko mailan aritzeko txartela lortua dute dagoeneko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!