Bera Berak Orion egingo du gaurko entrenamendua

Andrea Zipitria 2024ko mar. 18a, 13:30
Orioko I. Karela Torneoan Bera Bera taldeak hartu zuen parte.

Entrenamendu saioa ikusteko aukera izango da arratsaldean.

Bera Bera eskubaloiko taldeak, Orioko Karela kiroldegian egingo du gaur, entrenamendua. Orio Eragin eskubaloi klubak jakiarazi duenez, Bera Bera emakumezkoen eskubaloi taldea, Orioko jubenilekin batera arituko da. 17:45ean bi taldeek elkarrekin arituko dira beroketak egiten. 18:00etan aurreikusi dute bi taldeen arteko entrenamendua. 18:30ean, berriz, Bera Bera taldearen txanda izango da, eta haiek bakarrik entrenatuko dute.

Entrenamendu saio irekia izango dela azaldu dute Eragin klubetik, beraz, herritar orok izango du bertara joateko aukera.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!