Futbolean droneekin nola jokatu erakutsiko dute astelehenean Kultur Etxean

Onintza Lete Arrieta 2024ko mar. 24a, 09:00
Drone bat esfera barruan.

"Kirol berritzailea" dela azaldu du Nikolas Iriondo jokoaren bultzatzaile oriotarrak. Antza, drone soccer izeneko kirola 2016an sortu zuten, Hego Korean.

Ekitaldi bitxia egingo dute bihar, astelehena, Orioko Kultur Etxean. "Kirol berritzaile" baten berri emango dute: drone soccer erakutsiko dute; alegia, dronak erabiliz jokatzen den futbola.

Joko hori bultzatzeko Flybble kooperatiba sortu dute Euskal Herrian, eta hango kidea da Nikolas Iriondo oriotarra. Hark jakinarazi du bihar 11:00etatik aurrera kirol horri buruz informazioa eskuratzeko aukera egongo dela Kultur Etxean.

Antza, kirol hori Hego Korean sortu zuten, 2016. urtean, eta egun 30 herrialde baino gehiagotan jokatzen dute 15.000 jokalarik baino gehiagok. "Drone soccer droneen eta futbolaren arteko fusioa da. Bideo-jokoen zirrara, futbolaren eta txapelketen intentsitatea bizitzeko diseinatuta dago", diote kooperatibakoek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!