Ikusmira sortu du futbolean dronekin joko berritzaileak

Andrea Zipitria 2024ko mar. 25a, 15:40

Gazte asko erakarri ditu futbolean dronarekin kirol berritzaileak. Arratsaldean ere izango da jokatzeko aukera; 16:00etatik 19:00etara kultur etxeko areto nagusian eskainiko dute.

Harrera ona izan du goizeko lehen orduetan drone soccer kirolak, kultur etxean. Nikolas Iriondo oriotarraren bitartez iritsi da herrira futbolean dronarekin jokatzeko aukera. Hain zuzen ere, joko hori bultzatzeko Flybble kooperatiba sortu dute Euskal Herrian, eta hango kidea da Iriondo.

Irudietan ikusi daitekeen bezala, bi taldeetan jokatzen den kirola da drone soccer. Jokalari bakoitzak du dron bat, eta airean dauden uztaietan sartzen datza.

Jakin-mina duten herritarrek izango dute aukera arratsaldean ere. Jokatzeko aukera eskainiko baita, 16:00etatik 19:00etara bitartean, kultur etxeko areto nagusian.

 

 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!