Zaharren Babeslekuak Santoñara egunpasa antolatu du hilaren 16rako

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 4a, 08:15

Santoñako herriguneko zati bat.

Txartela 40 euro kostatuko da, eta horiek asteartean, hilak 7, egongo dira eskuragarri. Ondoren, zozketa bidez banatuko dituzte autobuseko tokiak.

Orioko Zaharren Babeslekuak antolatuta, irteera egingo dute herriko jubilatuek Santoñara (Kantabria, Espainia) maiatzaren 16an, ostegunarekin. Ibilaldian parte hartzea 40 euro kostako da, eta txartelak maiatzaren 7an, asteartearekin, egongo dira salgai 16:30etik 18:00etara.

Antolatzaileek jakinarazi dute autobuseko tokiak zozketa bidez banatuko dituztela, eta horregatik salduko dituztela txartelak egun horretan bakarrik.

Irteera 09:00etan izango da, eta Santoñara iritsitakoan denbora libreaz gozatzeko aukera egongo da. Ondoren, 14:00etan, Santoñako Juan de la Costa jatetxean izango da bazkaria.