Orioko Udalak ireki du udal eraikinetarako eta kanpinerako garbitzaileen lan-poltsa

Andrea Zipitria 2024ko mai. 3a, 10:30

Orioko kanpina. (Orioko Udala)

Udal eraikinetarako eta kanpinerako emakumezko eta gizonezko garbitzaileen lan-poltsa osatzeko, gaur zabaldu du izen-ematea Orioko Udalak. Horretarako aukera izango da hilaren 16ra arte.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da gaur, maiatzaren 2an, Orioko Udalaren deialdia, udal-eraikinetarako eta kanpinerako emakumezko eta gizonezko garbitzaileen lan-poltsa osatzeko deialdia egin du Orioko Udalak. Atzo, ostegunarekin, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen deialdia. Gaur, hortaz, zabalik da jada izen-ematea. Hilaren 16ra arteko epea egongo da eskabidea aurkezteko.

Interesatuek hiru agiri aurkeztu beharko dituzte Udaleko erregistro orokorrean:

  • Eskabidea
  • Hizkuntza-eskakizunaren ziurtagiria
  • Baloratzeko betekizun eta merezimenduen ziurtagiria

Deialdiaren oinarriak hemen irakurgai.