Orioko txarangak eskainiko du bihar Arratsalde Honetan zirkuituaren azken saioa

Andrea Zipitria 2024ko mai. 3a, 14:30

Orioko txaranga.

Orioko Udalak antolatutako txaranga zirkuituaren barruan, apirileko larunbat arratsaldeetan ibili dira txarangak kalez kale, eta bihar izango da azken saioa.

Larunbat arratsaldeak girotzeko asmotan, txaranga zirkuitua antolatu du Orioko Udalak. Bihar, larunbatarekin, laugarren eta azken txaranga izango da herriko kaleak girotzen; herrikoa, hain zuzen ere.

18:30etik 20:30era, bi orduz, girotuko ditu txarrangak herriko kaleak. Ondorengo ibilbidea egingo du: Abeslari kaletik hasiko da, eta Herriko Plazara egingo dute bidea; handik Aritzaga kalerantz joango dira, eta Ibai Ondon bukatuko dute.