Beñat Iguaranek irabazi du Gipuzkoa Bertsotaneko Orioko saioa

Onintza Lete Arrieta 2024ko mai. 4a, 11:53

Beñat Iguaran, atzo, Orion bertsotan. (Gipuzkoa Bertsotan)

Atzo iluntzean Arraunetxen jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saioa. Hasiera batean Kultur Etxean ziren egitekoak, baina saioa ikusteko eskari handiak tokiz aldatzera eraman zituen antolatzaileak. 

Abian da Gipuzkoa Bertsotan txapelketa, eta Orion jokatu da saioetako bat. Atzo iluntzean, 19:00etan aritu ziren bertsotan sei lehiakide, eta Beñat Iguarain izan zen garaile 316,5 punturekin. Zortzi puntuko aldea atera zion bigarren egin zuen Ane Belokiri. Bestalde, bigarren, hirugarren eta laugarren postuak puntu gutxiko aldearekin gelditu ziren.

Berez Kultur Etxean ziren egitekoak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bertso saioa, baina jendearen eskaria dela eta, antolatzaileek Arraunetxen egitea erabaki zuten, jende gehiago sartzen baita han.

Ikusle askoren aurrean egin zuten, beraz, bertsotan ondorengo bertsolariek: Beñat Iguaranek, Ane Belokik, Aratz Igartzabalek, Martin Berrizbeitiak, Arnaitz Lasartek eta Axier Bergaretxek. Ane Ezenarrok jarri zizkien gaiak.

Sailkapena honela gelditu zen:

  • Beñat Iguaran, 316,5 puntu
  • Ane Beloki, 308 puntu
  • Aratz Igartzabal, 306,5 puntu
  • Arnaitz Lasarte, 303,5
  • Martin Berrizbeitia, 299,5 puntu
  • Axier Bergaretxe, 246,5 puntu