Osasun eta gorputzari buruzko beste ikuspegi bat

Karkara 2014ko aza. 21a, 08:49
Argazkia: Xabier Mendiaraz

Informazioan dago arazoaren prebentzioa eta murrizketa, eta, horregatik, informazioa ematera dator Xabier Mendiaraz kiropraktikoa Oriora. 

Bizkar hezurreko zainketa on batek, gaixotasunak hobetu eta saihestu ditzake. Zahartzea, bizitzako atal bat da baina bizi-kalitatea galdu behar al dugu bitartean? Hobeto sentiaraztea lortu dezakegu? Eta garrantzitsuena, zer egin dezakegu gutariko bakoitzak gure bizi-kalitatea hobetzeko?

Xabier Mendiaraz, Fisioterapian diplomatuak eta Kiropraktikan lizentzituak, osasun eta gorputzari buruzko beste ikuspegi bat zuen eta Kiropraktika ezagutu ondoren, jendearen osasuna hobetzen laguntzen du.

Hitzaldiaren iraupena 45 minutukoa izango da –35minutuko azalpena eta 10 minutuko galdeketa txanda–. Lau zatitan banatezn da hitzaldia. Hasiera, sarrera moduan, osasunari ikuspegi natural batetik begiratuko dio eta hobetzeko eman ditzagun pausoak azalduko ditu. Bigarren zatian bizkar hezurrak gure osasunean duen eragina azalduko du. Hirugarren zatian Kiropraktikan zentratuko da eta eman dezaken laguntzaz mintzatuko da. Amaitzeko bideo labur bat jarriko du eta galderen txanda zabalduko da.

Honetaz guztiaz hitz egingo du Orioko Kultur Etxean, azaroaren 25ean, arratsaldeko 19:00etan. Hitzaldira doakoa izan arren, aurrez izena eman behar da. Horretarako telefono honetara deitu behar da: 943 44 16 87.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!