PORRA: Bihar eguerdian bukatuko da arraun porran parte hartzeko epea

Karkara 2023ko uzt. 31a, 14:08

Aurten ere antolatu du KARKARAk arraun porra. Galdera, hauxe: zenbatgarren postuan amaituko dituzte oriotarrek Euskotren, Eusko Label eta KAE2 ligak? Oraindik ez diozu erantzun galderari? Sariak daude jokoan.

Beste urte batez, traineru denboraldiarekin batera, porra antolatu du KARKARAk. Galdera sinplea da: zenbatgarren postuan amaituko dituzte beren ligak Orioko taldeek?

Sari ederra lortuko du porraren irabazleak: bi lagunentzako otordua Xixario erretegian + Koolore surf modako arropak. 

Porran parte hartzeko aukera uztailaren 1ean zabalduko da, eta abuztuaren 1ean amaituko da, 12:00etan.

Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.

HEMEN PARTE HARTU PORRAN

Porra gehiago ere jarri ditugu martxan. Zumaiarrena egiteko, BALEIKE.EUSera sartu. Zarauztarrena egiteko, sartu ZARAUZKOHITZA.EUSera. Getariarrena egiteko, berriz, sartu UROLAKOSTA.HITZA.EUS atarian.

Zorte on!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!