Makilak eskuetan, Santa Eskean aritu dira Santa Ageda bezperan eskualde guztian

Andoni Elduaien 2024ko ots. 4a, 20:00

Santa Ageda bezpera da gaur, eta tradizioari eutsiz, Urola Kostako hainbat herritan eta auzotan ospatu dute festa. Bailarako ia herri guztietan atera da talderen bat kantuan, eta makilak eskuan nahiz baserritar jantziak soinean dituztela, bertso eta trikiti giroan igaro dute eguna.

Zenbait herritan atzo atera ziren santa eskean, baina ia gehienetan Santa Ageda bezperako ohitura zaharrari eutsi diote. Hona hemen eskualdean egindako zenbait santa eske.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!