Korrikaren herriko lekuko guzti-guztiak, bideo honetan ikusgai

Erredakzioa 2024ko mar. 20a, 11:53

Ia ordubeteko ibilbidea egin zuen Korrikak atzo gauean Orioko eta Aiako lurretan barna, eta bideo honetan ikus daiteke euskararen aldeko egitasmo horrek sortu zuen giroa eta bildu zuen jendetza.

Usurbildarrek gauerdiaren bueltan pasa diete bart lekukoa oriotarrei Mapil baserriaren parean, eta herria eta erdigunea gurutzatu ondoren, Aitzondotik gora segi, eta azken eragileek Aiako Udalari pasatu diote lekukoa. Korrika iritsi zain, giro paregabea izan da herrian; askok tabernetan nahiz elkarteetan afaldu dute, eta txaranga ere atera da kalera, festa giroa jartzera. Ikus hemen argazki bilduma eta kronika.

Bideo honetan, berriz, herriko lekuko guzti-guztiak ikus daitezke.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!