Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren bueltan herrian izan diren ekitaldietako albisteak eta Urola Kostako Hitzak egun horren harira landu dituen edukiak biltzen dituen atal berezia da honako hau.
[ZUZENKETA] Orion 32 indarkeria matxista biktima artatu dituzte Gizarte Zerbitzuek azken urtean, Aian, berriz, bost

Aiora Larrañaga Solaberrieta 2023 aza 27 Orio

Larunbatean, azken urtean Aiako eta Orioko gizarte zerbitzuetan artatu dituzten indarkeria matxista kasuen inguruko albistea argitaratu zuen KARKARAK, eta akats bat egin genuen Orioko datuak aurkezterakoan. Izan ere, 32 horiek ez dira emakumeak bakarrik, emakumeak eta horien seme-alabak hartzen dira kontutan, legea aldatu zenetik, biktimak emakumeak eta horien seme-alabak direlako, eta ez, ordea, emakumeak soilik, ordura arte gertatzen zen bezala.