6.800 bisitari jaso ditu asteburuan hogeigarren Landare Berezien Azokak

Andrea Zipitria api 29, 16:00 Aia

20. Landare Berezien Azoka izan da asteburuan, Iturrarango Lorategi Botanikoan, eta bertatik azaldu dutenez, "oso ondo" joan da aurtengo edizio borobila. 6.800 bisitari jaso ditu azokak; igandea izan zen jende gehien pasa zen eguna.

Pinu-beldarrentzako tranpa naturalak errio ondoko pinu ilararentzat

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa api 18 Orio

Azken asteetan atentzioa ematen dute tirolinako parketik skate parkerako bidean dauden pinuek, enbor bakoitzak plastikozko uztai garden bat eta hari lotutako poltsa bana baitu. Orioko Udalean galdetu, eta azaldu dute pinu-beldarrentzako tranpa naturalak direla. Bestela, horiek akabatzeko airetik pozoi-lurrina botatzen omen da. Egunero ikasten dela zerbait berria, eta hortxe informazioa, beren buruei galdera bera egiten ari ziren herritarrentzat.