Euskaraz bizi-bizi

Gaur egungo eta etorkizuneko euskaldunak hizketagai osteguneko Kike Amonarrizen hitzaldian

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko urr. 1a, 15:16
Salatxo aretoan izango da, urriaren 3an, 19:00etan hasita

Euskaraz bizi-bizi kanpainak aurrera jarraitzen du. Bideoaren grabaketa ia bukatuta dute eta, orain, datorren ostegunerako, urriaren 3rako, Kike Amonarriz hizkuntzalari eta aurkezle ezagunaren hitzaldia antolatu dute.

XXI. mendeko oriotar euskaldunak. Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada! da solasaldiaren izenburua eta Orioko Salatxo aretoan, eliza azpian dagoen horretan, 19:00etan hasita izango da.

Hitzaldia, esan bezala, Euskaraz bizi-bizi egitasmoaren baitan egingo da, eta kanpainaren helburu nagusia herritarren artean hizkuntzari buruzko kontzientziazioa suspertzea da.

Erlazionatuak

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!