Tokikoak irizpideekin ados eta fintzeko borondatez

Goiena.net 2014ko urr. 24a, 10:45
Argazkia: EITBk eta Tokikomek akordioa sinatu zuten ekitaldiko argazkia, ETBko egoitzan

Alaitz Artolazabal Tokikomeko zuzendariaren, Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburu ordearen eta Urko Aristi Tokikomeko presidentearen elkarrizketak bildu ditugu Eusko Jaurlaritzak emandako diru-laguntzen ebazpenak sortutako zurrunbiloa dela eta.

Joan den astean eman zuen jakitera Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak euskarazko hedabideetara bideratutako diru-laguntzen ebazpena, eta laguntzotara bideratutako 4.875.000 euroak nola banatuta geratu diren hizpide bihurtu da. Euskarazko tokiko hedabideak batzen dituen Tokikom elkarteko kideek, berriz, iaz baino 180.000 euro gehiago jasoko dituzte denera, aurreko urteetan beherakadak izan eta gero. Egoera zaila leuntzea eragin du Tokikomeko kideentzat.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak diru-laguntzak emateko irizpide berriek eragin dute aldaketa, neurri handi batean. Orain arte ez bezala, hedabide bakoitzaren irismenari eman dio garrantzia gehien.Tokikomen eta elkartea osatzen duten hedabideetako ordezkariek diote dirua banatzeko irizpide berriak lehengoak baino egokiagoak iruditzen zaizkiela. Ez dute erabateko poztasuna agertzen, jakitun direlako euskarazko beste zenbait hedabidek kopuru txikiagoa jasoko dutela. Jaurlaritzak sektorearekin kontrastatzeko ahalegina egiteko beharra. Hortik harago, baina, ezinbesteko ikusten dute hedabideotara bideratzen diren diru-laguntzak ez daitezela bakarrik euskararen sustapenagatik izan; beste iturri batzuk ireki ditzaten ere eskatzen diete erakundeei. 

 

Alaitz Artolazabal: "Efizientzia lortzeko lan handia egiten ari dira tokiko hedabideak"

Eusko Jaurlaritzaren ebazpenari eta Tokikomeko hedabideen egoerari buruz mintzo da Artolazabal, Tokikomeko zuzendaria

 

Patxi Baztarrika: "Irakurlea da hedabidearen epaile"

Eusko Jaurlaritzak euskarazko hedabideei banatzen dizkien diru laguntzen inguruan, sortu den zalaparta dela-eta, gaiaren gainean mintzo da Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburu ordea.

Urko Aristi: "Egutera eta laiotza"

Mendiak beti ditu bi aurpegi: egutera eta laiotza. Eguterarik gabe ez dago laiotzik, eta laiotzik ezean, eguterarik ez. Eguzkiak berak argia ez ezik, itzala ere sortzen duelako. Eta optimistak eguzki izpien pean dagoenari begiratuko dio; pesimistak, aldiz, ilunari.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!